VIII. Mendiko Rallyko oinarriak aurkeztu ditu Azpeitiko Argazki Elkarteak

Uztarria.eus 2003ko urr. 13a, 14:10

Azaroaren 2rako antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak Mendiko VII. Argazki Rallya. Bertan parte hartu nahi dutenek igande horretan bertan eman beharko dute izena Attolako aparkalekuan antolatzaileek ipiniko duten mahaian.

Hona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak eta arautegia:

  • Ordutegia: Izen ematea Attolako aparkalekuan izango da, 9:00etatik 9:30etara. Bukaera Xoxoteko aterpean izango da, 14:00etan. Bazkaria berriz, Xoxoteko aterpean 14:30etan
  • Ibilbidea: Attolatik Xoxoterako bidea izango da. Aukeran daude Kakaute, Erlo eta inguruak.
  • Izen ematea: Izen ematea 10 euro kostatzen da. 16 urtetik beherakoentzat berriz 5 euro. Ordainean sartzen dira 36ko diapositiba karretea eta Izki Iturriko hamaiketakoa.
  • Gaiak: Guztira sei gai izango dira, denak mendiarekin edo naturarekin erlazionatuak. Gai zerrenda zehatza rallyaren irteeran emango dute antolatzaileek, ibilbide orria eta beste zenbait argibiderekin batera.
  • Sariak:

Lehen saria: 180 euro eta garaikurra.
Bigarren saria: 150 euro eta garaikurra.
Hirugaren saria: 120 euro eta garaikurra.
Herriko lehen sailkatua: 90 euro.
Argazki onenari: 60 euro eta garaikurra.

Gaztetxoak (16 urtetik beherekoak): Lehen saria: 30 euroko balea eta garaikurra.
Bigarren saria: 30 euroko balea eta garaikurra.
Hirugarren saria: 15 euroko balea eta garaikurra.

  • Diapositiba aukeraketa: Diapositiben aukeraketa azaroaren 6tik 20 bitartean izango da. Dipositiba guztiak epe horretan entregatu beharko dituzte. Norbaitek posta bidez diapositibak berreskuratu nahi izanez gero, aurrez posta gastuak ordaindu beharko ditu.
  • Sari banaketa: Epaimahairen erabakia jakin ondoren, sari banaketarekin batera diapositiba emanaldia egingo dute, aurretik jakinarazitako toki eta egunean.

Sail guztietako diapositiba sarituak antolatzaileen esku geldituko dira. Beste guztiak puntuaketa eta aktarekin batera igorriko dira.

Antolatzaileak ez dira izango materialaren galera edo errebelaketa kaxkarraren erantzuleak; ezta ere Rally egunean gerta litezkeen arazo, ezbehar, lapurreta, minak eta abarrenak ere.

Rallyan parte hartzeak oinarri guztiak onartzen direla suposatzen du.

Informazio gehiago nahi izanez gero Azpeitiko Argazki Elkartearen webgunean aurkituko duzue edo bestela telefono honetan 943 15 06 34 (Joxerra LarraƱaga).