Zine Klubeko emanaldiak ostiralean hasiko dira

Uztarria.eus 2003ko urr. 9a, 18:10

Urrian bi emanaldi, sei abunduan, bi urtarrilean eta beste bat otsailean. Guztira hamaika emanaldi eskainiko ditu Azpeitiko Zine Klub elkarteak 2003-2004 denboraldian. Filme guztiak ikusteko urteko abonoa ere jarri dute. 20€ ordainduko da abonua eta beraz, filmeko 1,8€ ordainduko da.

Takoshi Kitanoren Dolls filmarekin hasiko da denboraldia. Hauxe izango da urriko lehen emanaldia, ostiralean, urriaren 10an eskaniko dena. Datorren denboraldirako kide berriak bilatzeari ere ekin dio elkarteak. Horretarako Kili-Kolorren diren txartelak bete behar dira, eta lehen emanaldian, ostiralean, lehiatilan 20 euroko ordaina egin beharko da. Juan Karlos Arellanok, Zine Klub Elkarteko kideak, adierazi duenez "prezioa jartzea ez da kontua, aurrez ordainduta izateak obligazio bat edo ezartzen du eta jendea errazago eramaten da zinemara. Ikuslego fidela lortzen da".

Zine Klubeko emanaldietara "bataz beste 100 lagun biltzen dira, 150 gabonetako emanaldietan" Arellanok azaldu duenez. Gabonetako oporretan umeentzako eta helduentzako emanaldiak antolatu ohi dituzte, uemeenak arratsaldetan izaten dira eta helduenak, berriz, gauean. Eta Arellanok azaldu duenez "ohitura" bilakatu da bertaratzea, eta bestalde, "opor garaian ikasle-eta gehiago izaten da herrian".

Zine klubean filma "arraroak eta zailak" botatzen dituzteneko ideia "jendearen buruetatik" kendu nahi du, eta zinezaleak animatu nahi ditu emanaldietara joateko.