Pako Aristi eta Fernando Morillo haur eta gazte literatura arloan finalista dira Euskadi Literatura Sarietan

Uztarria.eus 2003ko urr. 8a, 13:10
Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Jon Suarez eta Patxi Zubizarreta dira sail bereko beste finalistak

Pako Aristi eta Fernando Morillo Euskadi Literatura Sarietan finalista dira haur eta gazte literatura arloan. Aristiren Deborah hondartza bakarti batean (Erein) eta Morilloren Izar-malkoak (Aizkorri) lanak dira aukeratutako finalistak beste lau lanekin batera.

Sei finalista ditu Haur eta gazte literatura arloak. Horietatik bi gertukoak ditugu, Pako Aristi eta Fernando Morillo. Bi lagun hauen lanak, Deborah hondartza bakarti batean (Erein) eta Izar-malkoak (Aizkorri), Mariasun Landaren Krokodiloa ohe azpian (Alberdania), Jon Suarezen Ilbetea dilindan (Pamiela), Patxi Zubizarretaren Gaspar eta zuhaitzak (Aizkorri) eta Anjel Lertxundiren Aizan eta aizak elkarrekin dantzan (Alberdania) lanekin batera finalista dira.

Arloko honetako epaimahaiko buru Antton Irusta da. Epaimahaikideak Yolanda Arrieta, Arrate EgaƱa, Julen Gabiria eta Jose Maria Urteaga dira, eta Arturo Garcia Fiel hautespiderik gabeko idazkaria da.

Albistea Berrian irakurri dugu.

Hona hemen 2002. urteko eta aurreko edizioetako Euskadi Literatura Sariak.

Uztarrian kolaborazioa

Fernando Morillo eta Pako Aristi, biak idatzi dute Uztarria Azpeitiko Herri Aldizkarian. Fernando Morillok lau urtez jardun du aldizkarian kolaboratzen, lehenengo Akuilue atalean eta ondoren Gai librean atalean. Abuztuko zenbakian argitaratu zen bere azkenengo iritzi artikulua, agurrekoa. Pako Aristi, berriz, urtebeteko etenaldiaren ondoren berriro hasi da kolaboratzen Enbidoa atalean, urrian argitaratu zen itzulerako artikulua.