Bastida eta Azkargorta, lanpostu berrian

Uztarria.eus 2003ko urr. 2a, 18:10

Bastida Gipuzkoako Foru Aldundia ari da lanean, eta Azkargorta, berriz, Real Madrileko nazioarteko eskolen zuzendari.

Jose Mari Bastida.

Jose Mari Bastida.

Hemezortzi urtean, eta joan den maiatza arte, Azpeitiko alkate izan da Jose Maria Bastida (EAJ). 1985ean hartu zuen alkatetza, Imanol Elias ordezkatuz. Euskal Herrian alkatetzan denboraldirik handienetakoa egin duen alkatea izan da. Ekainetik aurrera, alderdi bereko, EAJko, Julian Eizmendi da Azpeitiko alkatea. Eta udaletxeko lana utzi ondoren, lan berria du Bastidak: Gipuzkoako Foru Aldundian ari da: Industria eta Lurran.

Xabier Azkargorta.

Futbol entrenatzaile azpeitiarrak, joan den irailaren 12an, hiru urterako kontratua sinatu zuen Real Madrilekin. Ez, ordea, entrenatzaile bezala; klubaren nazioarteko eskolen zuzendari lanak beteko ditu hiru urtez Xabier Azkargortak, eta postu berriko lehenengo proiektua Mexiko DFn izango du. Dagoeneko Mexikon da Azkargorta, irailaren 18an joan baitzen hara, hiru hilabeterako. Azkargortaren hitzetan, ekin berri duen lan berri hori “proiektu anbiziotsua da, mundu guztiko lekuetan hainbat eskola irekitzeko asmoa baitu Real Madrilek”.