Zabalik da AEKn matrikulatzeko epea

Mikelats AEK Euskaltegia 2003ko ira. 16a, 13:09

Euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? AEKn lagunduko dizugu.

Jada zabalik da AEKn matrikulatzeko epea. Euskalduntze ikastaroez gain, EGA ikastaroak ere eskaintzen dira. Baita lanpostu asko eta askotan eskatzen dituzten Hizkuntz Eskakizunak lortzeko ikastaroak ere.

Ikastaroak, ondo bidean, urriaren 6an hasiko dira, eta ekainera arte iraungo dute.

Izena emateko, deitu 943 151089 telefonora edo idatzi mezu bat azpeitia@aeknet.net helbidera.

Mikelats AEK Euskaltegia Urbitarte 2, 1A Azpeitia