Baiteren zozketan ordezko zenbakiak dira saridunak, hilabeteko epean saridunik ez baita azaldu

Baite Euskara Elkartea 2003ko ira. 3a, 18:09

Baite Euskara Elkarteak Santiyo egunez egindako zozketan ez da saridunik azaldu, beraz, hilabeteko epea pasa ondoren ordezko zenbakiak izango dira orain saridunak. Ordezko zenbaki hauek ere hilabeteko epea izango dute, irailaren 25a arte.

Bost sari ditu Baitek uztailaren 25ean zozketatu zituen boletoak. Hauek dira sariak eta zenbaki sarituak:

  1. saria:0528. Berriaren lehen sei hilabeteko harpidetza
  2. saria:2531. Berriaren bigarren sei hilabeteko harpidetza
  3. saria:4212. Zumaiako Talasoterapian bi lagunentzako ur zirkuitua eta menua
  4. saria:4365. Erratzun Kordoa Etxea nekazalturismoan bi lagunentzako asteburua
  5. saria:1090. LarraƱaga Hotela-jatetxean bi lagunentzako afaria