Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai

Azpeitiko Euskal Herrian Euskaraz 2003ko uzt. 23a, 14:07
Elkartearen txosnak egongo dira salgai

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek barruko arropak jarri ditu salgai.

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek ekimen berria eta bitxia jarri du martxan: barruko arropak jarri ditu salgai. Helburua: euskararen aldeko aldarrikapena egitea eta diru pittin bat ere ateratzea. EHEren txosnan daude salgai, hamabi eurotan hiru. Gainera, abuztuaren 2an 07:00etan barruko arropen lasterketa dago, Etxe Zuritik plazara.