Joseba Zapirainek irabazi zuen larunbateko Rallya

uztarria 2003ko uzt. 21a, 18:07

Larunbatean Errezilgo bidean egin zen Rallya Joseba Zapirainek irabazi zuen, Seat Ibiza Kit-Car autoarekin.

Rallyen Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria zen Azpeitia Hiria lasterketa Joseba Zapirainek irabazi zuen, larunbatean. 41 minutu 12 segundu eta 6 segundutako denbora egin zuen Zapirainek. Javier Baranda bizkaitarra izan zen bigarrena, eta Xabier Alustiza izan zen podiumera igo zen hirugarrena.

N taldeko eta 4 moetako automobilen artean berriz, Joseba Gayoso garaitu zen, Mitchubishi Evoarekin.

RAC Vasco Navarro txapelketan, berriz, Jon Izaguirrek irabazi zuen, Urbito Asua izan zen bigarren eta Santiago Soro hirugarren.

Informazio gehiago, gaztelera hutsez dagoen Lagun artea webgunean.