Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia egingo da bihar

Baite 2003ko uzt. 18a, 11:07

Bihar larunbata, uztailak 19, ospatuko da Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa ekitaldia Azpeitiko Enparantza Nagusian, 12:00etan. Bertan, herriko gizarte eragile desberdinek jasoko dute ziurtagiria, sektore desberdinetako erakundeak egongo dira ordezkatuak: enpresak, sindikatuak, dendak, kirol taldeak, kultura mundua... Guztira 25 erakunde izango dira euskararen alde hartutako konpromisoengatik ziurtagiria jasoko dutenak.

Baite Azpeitiko Euskara Elkartea izan da Bai Euskarari Akordio eta Konpromiso Prozesua aurrera eraman duen erakundea. Martxoan jarri zuen Baite Euskara Elkarteak prozesu hau abian eta herriko sektore desberdineko erakundeei gonbitea egin zitzaien prozesu honetan parte hartzeko. Apirilaren 1ean aurkezpen ekitaldia izan zen eta maiatzaren 6an bigarren bilera bat egin zen, bertan gizarte eragile desberdinek euskararen aldeko konpromisoak hartzeko erabakia hartu zituzten. Larunbatean izango da konpromiso hoiek hartzearen “saria”, hau da, Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko dute herriko gizarte eragile desberdinek bakoitzak bere esparruan euskararekiko hartutako konpromisoengatik.

Hauek izango dira Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko duten herriko gizarte eragileak:

Almacenes Etxeberria
Lasao Altzariak
Kimu Bat
ELA Sindikatua
LAB Sindikatua
Iturralde Iturgintza
Agirre oparidenda
Alde Zaharra Merkatarien Elkartea
Arrospide oinetakoak
Babesa Modak
Coop. Legarda
Ione eta Maikar
Jostaldi Kirolak
Mugi Kirolak
Odriozola Ardoak
San Sebastian harategia
Urrestilla jantzidenda
Sarea Informatika (Euskalkom komunikazioak)
Izarraitz Igeriketa Elkartea
Lagun Onak Mendi Bazkuna
Landatek Bulego Teknikoa
Amube Inmobiliaria Zerbitzuak
Pildain Inmobiliaria
Baite Azpeitiko Euskara Elkartea
Uztarria Kultur Koordinadora

Gogoratu behar da hiru ziurtagiri mota daudela:

  • Bidean: euskararen normalizaziorako gutxieneko neurriak hartzen eta garatzen dituzten erakundeei zuzendua.
  • Guk zerbitzua euskaraz: zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeei zuzendua.
  • Guk zerbitzua eta lana euskaraz: zerbitzua euskaraz eskeini eta lan hizkuntzatzat euskara duten erakundeei zuzendua.

Baite Euskara Elkarteak gonbita egiten du herritar orori datorren larunbatean 12:00etan Enparantza Nagusian izango den ekitaldira joateko.