'Literatuzta'-ren aurkezpena gaur izango da

uztarria 2003ko uzt. 17a, 14:07
Herriko jendearen lanak argitaratuko dira urtean banatuko diren bi liburuxketan

Literatuzta herritarren poesi, ipuin, marrazki eta tankerakoak argitaratuko diren liburuxka, gaur, ostirala, aurkeztuko dute, Enparan dorretxearen atzeko zelaian, 22:00etan.

Literatuztak 44 orrialde izango ditu, eta hogei lan jaso dira bertan. Uztarriako bazkideek uztailaren bukaeran Uztarria aldizkariaren abuztuko zenbakiarekin batera doan jasoko dute. Eta gainontzekoek hiru euroren truke erosteko aukera izango dute. Uzta garaia da. Literaturaren uzta garaia.