Iriartek eta Altuna I.ak bigarren San Ferminetako torneoan

uztarria 2003ko uzt. 15a, 13:07

Erremonteko San Ferminetako torneoan bigarren geratu ziren Iriarte azpeitiarra eta Altuna I.a. Angel eta Altuna II.ak erraz irabazi zien, 40-17 izan zen emaitza.

Altuna II.a eta Angelek nagusitasun handia erakutsi zuten igandean, Iruñeako Euskal pilotalekuan. 40-17 irabazi zioten Iriarte eta Altuna I.a bikoteari. Iriarte eta Altuna bigarren geratu ziren, beraz, San Ferminetako txapelketan.