Bost azpeitiar II. Zegama Aizkorri mendi maratoian

Uztarria.eus 2003ko uzt. 9a, 19:07

Bost azpeitiarrek hartu zuten parte II. Aizkorri Zegama 2003 mendi maratoian. Joxe Luis Albizuri Beristain izan zen lehen azpeitiarra, 4:29:47 egin zuen.

Joan den igandean izan zen mendi maratoia 291 korrikalarik amaitu zuten. Bost azpeitiarrak lehen 185en artean sartu ziren.

Hona hemen azpeitiarren sailkapena

Izen-abizenak Denbora Postua

Joxe Luis Albizuri Beristain 4:29:47 10

Xabin Aranaga Aldanondo 4:42:22 20

Aitor Olabide Loiola 5:52:33 171

Joseba Altuna Alberdi 5:52:33 172

Gorka Okariz Alberdi 5:58:35 185