Uztailean ordutegi desberdina izango du Gazte Informazioa Bulegoak

uztarria 2003ko uzt. 1a, 12:07

Uztailean ordutegi aldaketa izango du Azpeitiko Gazte Informazioa Bulegoak (GIB). Abuztuan berriz, ateak guztiz itxita izango ditu.

Ordutegi aldaketa egingo du udan Gazte informazio bulegoak. Uztailean goizez bakarrik irekiko dute, 9:00etatik 13:00etara. Abuztuan berriz, ateak guztiz itxiko dituzte.