Izarraitzko estazio megalitikoa kultur ondare izendatu dute

uztarria 2003ko eka. 25a, 19:06

Gipuzkoako estazio megalitikoak ondare kulturak izendatu ditu Gipuzkoako Diputazioko Gobernu batzordeak. Horien artean dago Izarraitz ere. Ebazpenaren arabera, monumentu izendatuko dituzte, eta gune megalitikoak babestu egingo dira.

Gipuzkoako megalitiko guztiak 28 estaziotan banandu, eta elementu bakoitzaren deskribapena egin dute. Gero, monumentu izendatuko den gunea zein izango den zehaztu dute, eta erabilerari buruzko arauak finkatu.

Hauexek dira ondare kultural izendatu zituzten estazio megalitikoak:

Aizkorri

Altzania

Andatzar

Aralar

Arazt- Altsasu

Ataun- Burunda

Belabieta

Brinkola- Zegama

Elgea- Artia

Elosua- Plazentzia

Ernio

Igeldo

Igoin- Akola

Iruarrieta

Izarraitz

Jaizkibel

Kurutzeberri

Meaga

Murumendi

Oiartzun

Onyi- Mandoegi

Orkatzategi

Otsabio- Zarate

Pagoeta

Satui- Arrolamendi

Txoritokieta

Udala- Intxorta

Urkita