Lagun Onak-en denboraldi amaierako afarian opari eta sari ugari banatu ziren

uztarria 2003ko eka. 17a, 20:06

Lagun Onak Futbol taldeko kideek ostiralean egin zuten denboraldi amaierako afaria. Bertan sariak banatu ziren, urtero moduan. Opariak ere eman zitzaizkien taldea utziko dutenei.

Urtero egiten duten denboraldi bukaerako afaria ostiralean egin zuten Lagun Onak futbol taldekoek. Urtero lez sariak banatu zituzten taldekideen artean. Hona hemen sarituak:

Nesketan

  • Gol gehiena sartu zituena: Aiora Iriarte
  • Jokalari onena: Oihana Unanue

Infantiletan

  • Gol gehiena sartu zituena: Oñatz Elustondo
  • Jokalari onena: Oñatz Elustondo

Kadeteetan

  • Gol gehiena sartu zituena: Eñaut Agirregabiria
  • Jokalari onena: Imanol Amenabar

Jubeniletan

  • Gol gehiena sartu zituena: Jon Orbegozo
  • Jokalari onena: Odei Tena

Hirugarren maila

  • Gol gehiena sartu zituena: Igor Uranga
  • Jokalari onena: Unai Alba

Ohiko sariez gain, agur berezia egin zitzaien taldea utziko duten Aitor Iparragirre Pitu eta Mikel Iruretagoienari. Lehenak taldearen urrezko irudia jaso zuen, eta bigarrenak plaka bat. Beraien taldekideen opariak ere jaso zituzten.