Xabier Isasi UEUko zuzendariaren hitzaldia izango da bihar

Baite Euskara Elkartea 2003ko eka. 17a, 17:06

Euskarazko unibertsitatea izango du gaia Xabier Isasi UEUko (Udako Euskal Unibertsitatea) zuzendariak bihar, Aitonena Iean emango duen hitzaldian, 20:00etan. UEU, 30 urtetan zehar euskal unibertsitatea sortzen laguntzen ari da lanean.

Baite Euskara Elkartea bere hitzaldi sortarekin aurrera doa eta oraingo honetan, UEUko zuzendaria den Xabier Isasi etorriko da Aitonenako lehen solairuko aretora hitzaldi interesgarri bat eskaintzera. Aurtengoan Baitek gonbidatuta jende esanguratsua etorri da hitzaldiak ematera: Paula Kasares, Martxelo Otamendi, Egunkariako langile azpeitiarrak, Koldo Izagirre eta Asisko Urmeneta.