Argazki rallya egingo da Azpeitian ekainaren 22an

uztarria 2003ko eka. 16a, 19:06

Azpeitiko Lehen rallya egingo da ekainaren 22an. Argazki rally berri bat izango da. Hamabi gai egongo dira, eta 36ko diapositiba karretea izango du bakoitzak. Ibilbidea herrian bertan izango da, eta 14:00etan amaituko da karretea itzultzeko epea.

Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatuta ekainaren 22an Azpeitiko Lehen Argazki Rallya egingo da herrian zehar. Hamar euro ordaindu behar dira izena emateko, eta prezio horren barnean 36ko diapositiba karretea eta hamaiketakoa sartuko dira.

Parte hartzaile bakoitzak 36ko karretea izango badu ere, lehen hamairu argazkiak baino ez dira kontutan hartuko (hamabi gai eta kontrola).

Gaiak honakoak izango dira:

-Kontrola

-Diagonala

-Atea

-Erreflexua

-Natura

-Abereak

-Argia

-Umeak

-Bi kolore

-Lehioa

-Salaketa

-Mugimendua

-Azpeitia

Gaiak errepikatzea zigortu egingo da.

Parte hartu nahi duenak Azpeitiko Argazki Elkartean eman behar du izena, 09:00etatik 09:30etara. Hamar euroren truke.

Azpeitiko Argazki Elkartearen posta kutxan utzi beharko da karretea 14:00ak baino lehen. Irabazleak txapel bat eskuratuko du. Sari banaketa uztailaren 19an izango da.