'Berria berri' atala martxan da uztarria.com-en

uztarria 2003ko mai. 29a, 20:05

Uztarria.com-ek Berria berri atala jarri du martxan. Egunkari euskalduna egiteko kanpaina da Berria berri, eta Azpeitian ere badu bere oihartzuna.

Egunkari berria egiteko akzio kanpaina abian da Euskal Herrian, eta Azpeitian ere bai. 55.000 euro lortu behar ditugu azpeitiarron artean. Ez da lan erraza izango, baina ezta ezinezkoa ere.

Akzio bilketa kanpainaren jarraipena egingo da uztarria.com-eko Berria berri atal berrian. Gainera, akziodunen argazkiak ikusteko aukera ere izango da, eta akziodun nola egin ere jartzen du.