Nuarbe nagusi Launako sokatiran

uztarria 2003ko mai. 27a, 14:05
Lur gaineko sokatiran ekimen berria da Launako txapelketa, eta Nuarbe garaipenak lortzen ari da, arazo handirik gabe.
Nuarbe erraz ari da sokatirako Launako txapelketan. Launako txapelketa hori ekimen berria da lurgaineko sokatiran, eta orain arte egin diren hiru ekitaldietan Nuarbe ari da garaipen gehienak lortzen.

Maiatzaren 24an. Larunbata, Getxon jokatu zuten 320 kilotako leiaketa, bederati talderekin. Hona hemen sailkapena:

1. Nuarbe A
2. Nuarbe B
3. Getxo
4. Goierri A
5. Areso A
6. Areso B
7. Mutriku
8. Areso B
9. Gaztedi

Datorren larunbatean, hilak 31, Laukizen jokatuko da 300 kilotako azken ekitadia. Bertan jakingo da nor den garailea. Nuarbe da faborito nagusia.