Nola banatuko dira eserlekuak hauteskundeetan?

Uztarria.com 2003ko mai. 21a, 15:05
Kalkulagailua on-line

Botoen arabera eserlekuak banatzeko, D'Hondt legea erabiltzen da hauteskundeetan. Bada, kalkulu hori automatikoki egiten duen "kalkulagailua" jarri du martxan Sustatu webguneak. Berezitasun batekin: kalkulu bikoitza egiten du, legez kanpo utzitako zerrendak kontutan hartuta, eta kontutan hartu gabe. Azken hauteskundeetako emaitzekin probatu dugu tresna, eta hona emaitzak.

Sustatu webgunean Hauteskunde emaitzen kalkulagailu bikoitza jarri dute martxan. Hauteskundeetako eserleku banaketa kalkulatzen du, zerrenda debekatuak kontuan hartuta eta kontuan hartu gabe.

Kalkulagailua martxan jarri eta 99. urteko hauteskundeetako emaitzak sartu ditugu. Zer gertatuko zen orduan, orduko EH legez kanpo utzi balute (eta EAJ-EA batera doazela suposatuta)? Bada, ikusi jaso dugun emaitza, ondoko irudian.

Baina beste kalkulu asko egin daitezke. 2001eko Gasteizerako hauteskundeen emaitzak sartuta; datozen hauteskundeetarako espero dugun emaitza sartuta; beste herrietako emaitzekin; eserleku kopurua aldatuta; eta beste mila.

Emaitza orrian erakusten den taulak, gainera, beste informazio gehigarri bat ematen digu: eserlekuak, banan-bana, nola banatu diren. Modu horretara, jakin liteke, D'Hondt legearen arabera zenbat boto gehiago beharko lituzkeen alderdi bakoitzak beste norbaiti eserleku bat kentzeko...

Gainera, EAEko hauteskunde guztien emaitzak ikusi daitezke sarean, www.euskadi.net orrian. Han, sartu Barne Sailaren orrian, eta hauteskunde guztien emaitzak daude kontsultagai.

Beno, tramankulu kuriosoa iruditu zaigu. Hementxe aurkituko duzu: www.sustatu.com/hautes2003