Irak - Larrialdia

Azpeitiko Caritas 2003ko mai. 16a, 18:05

Denok dakigun bezala nahiz eta azken bolada honetan gerraren aurka entzun ditugun iritzi guztiak ozen ahoskatu diren, nahiz eta bonba inteligenteak bota dituzten, nahiz eta gaiztoen aurka izan diren erasoak, benetan kaltetuak izan direnak zibilak izan dira eta bonba eta tiroez gain kalte gehien sortuko duen egoera honakoa izango da, alegia, botika eskasia, janari eskasia eta ur eskasia.

Azken hamar urte hauetan, Caritasek enbargo ekonomikoak sortu dituen kalte ugariak saihesteko gogor egin du lan. Enbargo honek batez ere zibilengan sortu du kalte gehien.

Erdi Ekialdeko Caritasek zein egoera zetorren jakinik, aldez aurretik antolatu zuen larrialdi plan orokorra espero ziren milaka kaltetu eta errefuxiatuei lagundu ahal izateko. Azkenik eraso orokorra martxoaren 20an goizaldean hasi zen Bagdad hiria bonbardatuz.

Estatu Batuen eta britaniarren erasoa gertatu aurretik, 14-16 milioi biztanle inguru (ia biztanleriaren bi heren) kanpoko laguntzaren menpe bizi ziren, hain zuzen ere, Nazio Batuek Petroleoa janariaren truke ezarritako proiektuaren menpe. Gerra amaitu denean egoera honek, jakina, okerrera egin du.

Bonbardaketak hasi ziren une beretik Caritasek dituen 14 zentruetan laguntza eskaintzen hasi zen. Behar beharrezko laguntza. Zentru hauek Basora, Bagdad, Kikkurk eta Mosulen daude kokaturik. Era berean Iraken dauden 87 kristau elizak aterpe bezala erabili dituzte hainbesteko desplazatuei babesa eman ahal izateko.

ACNUR erakundeak hasiera batean desplazatu ugari izango zirela adierazi bazuen ere, prebisio horiek ez ziren horrela gertatu, baina esan beharra dago, Irak barnean desplazatu ugari izan direla, batez ere Iparraldean. Caritasek herrialdean zehar dituen zentruetan eskeini dien laguntza batez ere Larrialdi laguntza izan da, hau da, osasun laguntza, eta oinarrizko laguntza, janaria, koltxoiak, maindireak etab.

Basora hirian, armada britaniarraren eraso larrien ondoren eta horien eraginez, edateko ur gabe gelditu ziren. Martxoaren 26an Jordaniako Caritasek milaka pastilla bidali zituen CAritaseko zentruetara ura edangarri bihurutu ahal izateko. Horrekin 1,5 milioi litro ur potabilizatu ahal izan ziren.

Larrialdi kanpaina honetan jasoko dugun diru laguntza horretan erabiliko dugu datozen hilabeteotan; hau da elikagai banaketa izango da ekintzarik garrantzitsuena eta horrekin batera, lehen laguntzarako hainbat material bidaltzeko, edateko ura lortzeko eta osasun laguntzarako ere bai.

Gure erakundeak egiten duen edozein ekintza humanitarioetan ohitura den bezala, lehentasuna emago diogu kaltetuen eta ahulduen dagoen biztanlegoari, eta kasu honetan bost urtetik beherako haurrak, haurdun dauden emakumeak eta besoetako haurrak dituzten amak izango dira. Horrezaz gain elikadura suplementarioa hobesteko plangintza bat ere prestatu dute eta baita ere desnutrizioa saihesteko plangintza berri bat. Horrela, hiru hilabetez bost urtetik beherako 2.400 haurrei eta haurdun dauden 1.500 emakumeei eta besoetako haurrak dituzten hainbat emakumeei lagundu ahal izango diete.

Irakeko Caritasek eskatutako diruarekin larrialdi plangintzaren bigarren atala hasiko da. Orain arte, gerra hasi zenetik larrialdi laguntza besterik ez dute eskeini, elikadura, osasuna eta babesa. Honekin, beste fasea hasiko da, berreraikuntza alegia.

Estatu Espainiarreko Caritasek 60.000 € bidali zituen larrialdi aurreko laguntza bezala eta orain beste 100.000 bidali ditu larrialdi laguntza bezala.

Irakiarrek gure elkartasunaren beharra dute. Milaka familiak gerraren ondorioak ari dira sufritzen.

Zure laguntza bidaltzeko:

  • Kutxa 2101 0381 01 0011112224
  • Euskadiko Kutxa 3035 0060 44 0600099000
  • BBVA 0182 5709 41 0010011112
  • La Caixa 2100 2258 10 0200187665
  • Gipuzcoano 0042 0001 96 0103200023