EBA ligako igoera finala Azpeitian jokatuko da

uztarria 2003ko mai. 14a, 19:05

EBA ligako igoera final aurrekoa eta finala Azpeitian jokatuko da, maiatzaren 24 eta 25 ean. Jostaldi kirolak, Atletiko UPV, Padura eta Siglo XXI taldeak arituko dira norgehiagoka.

EBA ligako igoera final aurrekoan Jostaldi Kirolak, Atletiko UPV, Padura eta Siglo XXI taldeak lehiatuko dira maiatzaren 24 eta 25ean. Azpeitiak bakarrik egin du final aurrekoa herrian jokatzeko eskaera, eta beste eskaerarik ezean bertan jokatuko dira partidak.

Maitzak 24an, larunbata, UPV Atletiko- Siglo XXI eta Jostaldi Kirolak- Padura partidak jokatuko dira, eta irabazleek finala jokatuko dute hurrengo egunean, igandean.

Jostaldi Kirolak eta Atletiko UPV dira faboritoak.