Maiatzeko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2003ko mai. 8a, 19:05

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatuko da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara asteburu honetarako. Banaketa gaur bertan hasi da, eta banatutzen ari den zenbakia maiatzekoa da, izan ere maiatzaren lehenengoko zubia zela eta atzeratu egin dugu aldizkaria eta ohi bezala hileko lehen ostiralean atera beharrean asteburu honetarako banatuta izango da. Eta beti bezala barruan darama Baiteren aldizkaria. Jadanik, bi aleak irakurri ditzakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkariak jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Uztarrian landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Egunkaria aurrera.  ‘Egunkaria’ itxi eta bi hilabetera, horretaz eta komunikabideez aritu dira hizketan Amagoia Gurrutxaga, Patxi Azpillaga eta Xabier Euzkitze.
  • Eraso judizialak baldintzatu duen bozketa. Ez dira ohiko udal hauteskundeak izango. Batetik, Habea lehez kanpo utzi dute. Bestetik, herriak alkate berria izango du 18 urte eta gero..
  • Erremontearen oinordekotza. Matxindarren sendiko bost erremontista, eta lau profesionalak dira. Batek, ‘Matxin II.a’-k, orain gutxi utzi dio erremontean jokatzeari.
  • Manex Beristain, Jabier Altuna, Alaitz Olaizola, Leire Ostolaza, Aihoa Odriozola eta abarren iritziak.

-Etab.

Barruan daraman Baite, Azpeitiko euskalgintzaren aldizkariaren 13. zenbakia ere webgunean da.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.