'Gure inguruari begirada bat' II. argazki lehiaketa abian da

Uztarria.eus 2003ko mai. 6a, 19:05
Urriaren 3an bukatuko da argazkiak aurkezteko epea

Tokiko Agenda 21aren esparruan Azpeitiko eta Azkoitiko Udalak, aurten ere, Gure Inguruari begirada bat argazki lehiaketa antolatu du. Lehiaketa honen helburua saritutako lanekin 2004. urterako egutegi bat argitaratzea da.

Gure inguruari begirada bat II. argazki lehiaketan parte hartzeko oinarriak, asriak eta epeak ere jakinarazi dituzte Azpeitiko eta Azkoitiko udalek:

Oinarriak:

  • Parte har dezaketenak: parte hartu nahi duten argazkizale guztientzat irekita dago.
  • Gaia: Agenda 21aren kontzeptu eta filosofiarekin zerikusia duen guztia (ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioak, ura, hondakinak, energia, industria, zarata...), alde positiboa edo negatiboa (salaketa-argazkia) erakutsiz. Argazkietan ahal den neurrian urtaroak islatzea eskatzen da. Eremu geografikoa Azkoitiko Azkoitiko eta Azpeitiko udalerrietakoa izango da.
  • Aurkezteko era: 35 mmko koloretako diapositibak. Manipulazio digitalik gabe. Egile bakoitzak gehienez horizontalean eginiko hamar argazki aurkez ditzazke.
  • Lanak nola identifikatu: Egile bakoitzak aurkezturiko diapositibek, markotxoan lema bera eta modalitatea idatzita izango dute. Hauekin batera eta kanpoaldean lema berdina idatzita duen gutunazal itxian, egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa, aurkezturiko diapositiba kopurua, bakoitzaren titulua, egilea zein elkartekoa den (horrela suertatzen den kasuetan). Argazkia non atera den adieraztea ere derrigorrezkoa da.
  • Bidalketa: Lanak postaz bidaliko dira, behar bezala babestuta eta gastu guztiak ordainduta, helbide honetara: Tokiko Agenda 21 ("Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketa) Enparantza Nagusia, 5 20730 AZPEITIA edo Herriko Enparantza z/g 20720 AZKOITIA.
  • Epaimahaia: Antolatzaileek izendatuko dute eta bere erabakiaren aurka ezingo da jo.
  • Helburua: saritutako lanekin 2004. urterako egutegi bat argitaratzea.

Sariak:

  • Argazkiak baloratzeko garaian, gaiarekin zerikusia, kalitatea eta gaurkotasuna, ordena horretan hartuko dira kontuan.
  • Oinarriotan azaldutako baldintzak betetzen ez badira lanak baztertu egingo dira.
  • 125 euroko hamar sari eta 200 euroko bi sari berezi, bata modalitate positiboari dagokiona eta negatiboa edo salaketa-aragzkiari bestea.
  • Modalitate bakoitzean parte-hartzaile batek sari bakarra jaso ahal izango du.

Epeak:

  • Lanak aurkezteko: 2003ko urriaren 3a.
  • Epaimahaiaren erabakia: 2003ko urriaren 11n.
  • Sari banaketa: Azpeitian Santo Tomas egunean, abenduaren 21ean.
  • Argazki itzulketak: 2004ko urtarrilaren 31tik hasita eta 30 egunetan zehar saririk jaso ez duten lanak eskuratu ahal izango dira. Epe horretan jasotzen ez direnak antolatzaileen jabetzan geratuko dira. Saritutako lanak, Azkoitia-Azpeitia Tokiko Agenda 21aren esku geratuko dira, eta nahi duen erabilera emango die honek, beti egilearen izena adieraziz. Antolatzaileek, beren argazki artxiboan gordetzeko, 30 euroren truke saritu gabeko bost lan ezberdin aukeratzeko eskubidea izango du.