Lakrikun antzerki taldea aktore bila ari da

Lakrikun Antzerki Taldea 2003ko api. 24a, 21:04

Azpeitiko Lakrikun antzerki taldea taularatu asmo duen antzerki berrirako antzezle bila ari da. Horregatik, bilera irekia antolatu dute astearterako, apirilaren 29rako.

Zure barruan aktore bat ezkutatzen dela uste baduzu, lanerako gogoa eta antzerki zaletasuna badituzu, zatoz deialdi ireki honetara.

Zu izan zintezke bila gabiltzan pertsona

  • Eguna: Apirilaren 29an, asteartean
  • Ordua: Gaueko 9:00etan
  • Tokia: Azpeitiko Ikasberri Ikastolako ganbaran