'Kutsidazu bidea, Ixabel' antzezlanerako sarrerak jarri dira saltzen

Uztarria.eus 2003ko api. 24a, 19:04
Maiatzaren 2an izango da Soreasun, 20:30ean eta 22:30ean

Zuhatz, Orkatz eta Pastorkua tabernetan eta Uztarriaren egoitzan (Julian Elorza Hiribidea 4-2 ezkerra) jarri dira saltzen maiatzaren 2an, Soreasun, izango den Gorringo taldearen Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanerako sarrerak.

Uztarria Kultur Koordinadorak II. Kulturaldiari Gorringo antzerki taldearen Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanarekin emango dio. Maiatzaren 2an bi emanaldi izango dira, Soreasu antzokian, 20:30ean lehen emanaldia eta 22:30ean bigarrena. Sarrera 10 euro izango da. Bi emanaldietarako sarrerak dagoeneko salgai daude herriko zenbait lekutan: Zuhatz, Orkatz eta Pastorkua tabernetan eta Uztarriaren egoitzan (Julian Elorza Hiribidea 4-2 ezkerra. 943 15 03 58 telefonoa).