Lurrinezko trenean 1.548 bidaiari ibili dira Aste Santuan

Uztarria.eus 2003ko api. 23a, 13:04

Aste Santuko bost jaiegunetan 1.548 bidaiari ibili dira Burnibidearen Euskal Museoko lurrinezko trenean. Iaz baino 500 pertsona gehiago ibili dira aurtengo Aste Santuetan lurrinezko trenean.

Bidaiari gehien, apirilaren 18an, ostiral santu egunean, ibili dira lurrinezko trenean, 500 pertsona baino gehiago ibili baitira egun horretan. Apirilaren 21ean, astelehenean, berriz, 300 pertsona baino gehiago ibili ziren trenean.

Aste Santuko bost egunetan, eguneko bi bidaia antolatuta zituen Burnibidearen Euskal Museoak, baina ikusita hurbildutako bidaiari kopuruarentzat nahiko bidaia ez zirela, bi bagoi gehitu ziren bidaia bakoitzean, era horretan 172 pertsonari bidaiateko aukera emanaz.