Miren Odriozola da Habeako alkategaia

Uztarria.eus 2003ko api. 16a, 12:04
Habeak 1004 sinadura bildu ditu, hauteskundeetara aurkezteko 500 behar zituen.

Atzo, apirilaren 15ean, Habea herri plataformaren hautes-zerrenda onartu zen Sindikatu Zaharrean arratsaldeko 8:30ean egindako herri batzarrean. Miren Odriozola da Habea herri plataformako alkategaia. Miren gaur egun Azpeitiko Sozialista Abertzaleak udalean duen zinegotzietako bat da.

Habea herri plataformaren hautes-zerrenda:

1- Miren Odriozola

2- Iñaki Errazkin

3- Dorleta Odriozola

4- Aitzol Iparragirre

5- Luis Etxeberria Kafe

6- Garikoitz Mendiola

7- Manex Beristain

8- Alfonso Etxeberria

9- Angel Etxeberria Auntxe

10- Joxe Fernando Garmendia

11- Beatriz Mendizabal

12- Aitor Iparragirre Pitu

13- Joxe Mari Iturria

14- Ane Goenaga

15- Gaizka Larrañaga

16- Mertxe Urtuzaga

17- Edurne Aizpuru

18- Imanol Salegi Kortatxo

19- Mila Agirre

20- Mikel Labaka

Sinadurak

Atzo amaitu zen Habea herri plataformak sinadurak biltzeko zuen epea, eta Uztarriak jakin duenez 1.004 sinadura bildu ditu. Sinadura bilketa apirilaren 1ean hasteko bazen ere, paper ofizialak lortzeko izandako oztopoak medio, azkenean bi egun beranduago ekin zitzaion bilketari.