EAJ-EA koalizioak udal hauteskundetarako hautagaien zerrenda osatu du

Uztarria.eus 2003ko api. 10a, 13:04

Duela hilabete batzuk Uztarrian bertan Julian Eizmendi alkaterako hautagai izango zela jakitera eman genuen. Orain, EAJ-PNV alderdien koalizioak hautes-zerrenda osatu berri du.

Hona hemen 2003-2007 legealdirako EAJ alderdiaren hautes-zerrenda:

  • Julian Eizmendi Zinkunegi 44 urte, ezkondua eta hiru-seme alaba. Lizentziatua Ekonomia eta Enpresa Zientzietan eta Zuzenbidean. Gipuzkoako Foru Aldundian Administrazio Orokorreko teknikaria 1991ko martxotik. 1996tik Udal Kudeaketa Teknikorako Sailaren burua.
  • Xabier Altuna Larrañaga. 36 urte. Azpeitiarra. Geografia eta Historian lizentziatua. Irakaslea Donostiako San Ignacio Ikastetxean. Ezkondua, bi seme. Independientea.
  • Iñaki Etxezarreta Landa. 55 urte. Matxinbentan jaioa. Azpeitian bizi da. Filosofia eta Teologia ikasketak. Danona Kooperatiban lanean aritua eta Udalean Zerbitzu Orokorretan lanean. 1991tik EAJ-PNV alderditik zinegotzi Azpeitiko Udalean. Ezkondua, hiru seme-alaba. Afiliatua
  • Ana Mendizabal Muguruza. 46 urte. Azkoitiarra. Azpeitian bizi da. Geografia eta Historian lizentziatua. Irakaslea Urola Ikastolan. Ezkondua, bi seme-alaba. Independientea.
  • Aitor Gorrotxategi Larrañaga. 28 urte. Azpeitiarra. Enpresa eta Zientzia Administraritzan lizentziatua. Azpeitiko Bankoa-n lanean. 1999-2003 legealdian EAJ-PNVtik zinegotzi Azpeitiko Udalean. Ezkongabea. Afiliatua.
  • Ana Reza Valle. 40 urte. Donostiarra. Azpeitian bizi da. Sistema informatikoen programatzailea. Ezkondua. Bi seme-alaba. Independientea.
  • Julian Kortajarena Otelain. 45 urte. Urrestildarra. Lanbide Heziketako ikasketak. Kaldereroa. Ezkondua, bi seme. Indenpendientea.
  • Jose Luis Mangas Escribano. 59 urte. Azpeitiarra. Industri-gizona. 1999-2003 legealdian EAJ-PNVtik zinegotzi Azpeitiko Udalean. Ezkondua, lau seme-alaba. Afiliatua

EAJ-EA koalizioko hautes-zerrenda:

1- Julian Eizmendi Zinkunegi (EAJ)
2- Manuel Unanue (EA)
3- Jabier Altuna Larrañaga (EAJ)
4- Kontxita Martija (EA)
5- Iñaki Etxezarreta Landa (EAJ)
6- Ana Mendizabal Muguruza (EAJ)
7- Mikel Ibarzabal (EA)
8- Aitor Gorrotxategi Larrañaga (EAJ)
9- Ana Reza Valle (EAJ)
10- Candido Mitxelena (EA)
11- Julian Kortajarena Otalain (EAJ)
12- Jose Luis Mangas Escribano (EAJ)
13- Onintza Zeberio Arretxe (EAJ)
14- Esther Larrañaga Agirre (EAJ)
15- Iñaki Larrañaga (EA)
16- Edurne Arruabarrena Orbegozo (EAJ)
17- Iñaki Letamendia (EA)
18- Izaskun Lizarralde Arregi (EAJ)
19- Salbador Gorostola Arrieta (EAJ)
20- Pello Elorza Uribesalgo (EAJ)