Korrika txikia gaur eta igandean Korrika 13

Uztarria.eus 2003ko api. 4a, 14:04
Euskararen aldeko lasterketarik handiena badator Azpeitira

Txan magoa izan zen atzo Soreasun Korrika kulturalaren barruan. Gaur, Korrika txikia izango da, 15:45ean igerileku aurretik aterata. Eta igandean, jai handia izango da herrian. 11:06an hartuko baitu Azpeitiko herriak Korrika 13ko lekukoa Lasaon.

Korrika kulturalaren barne, herriko txikienei zuzendua Txan magoa izan zen atzo Soreasu antzokian (argazkian azaltzen den bezala). Gaur, ostirala, Korrika txikia ibiliko da herriko kaleetan barrena. Igerilekutik aterako da 15:45ean eta bere ibilbidea egin ondoren plazan amaituko da, festa giroan.

Igandean, berriz, Korrika 13 helduko da Azpeitira 11:06an. Azpeitiak Lasaon, autobus geltokian hartuko du lekukoa eta Azkoitia arte eramango du. Zuzen zuzen, herria zeharkatuz pasako da Korrika. Eta pasa ondoren herri bazkaria izango da azoka plazan. Txotxa ere egongo da bertan.

Honatx, Korrika 13ren Azpeitiko ibilbidea eta lekukoak:

  • 11:06: Lasaoko autobus geltokia (418 km): AEK
    - Korrika batzordea
    - 11:12: Danona, beheko kurba (420 km): ELA
    - Autobus geltokia pasata 60 kartela: Perfima
    - 11:18: Lasaoko gasolindegia (421 km): Emakume taldea
    - Kurbako 5. Eta 6. Seinaleen artean: EHE
    - 11:24: GaztaƱa baserria (422 km): Uztarria
    - Zubia: Baite Euskara Elkartea
    - Eskuzta: Oilosoro elkartea
    - 11:30: Eskuzta pasata (423 km): Antxieta Antzerki taldea
    - Loiola 91: Erniarraitz Bertsozale Elkartea
    - Subinas parean: Ikasberri Azpeitiko Ikastola
    - Bost taberna (Erdi kalean): Iraurgi ikastetxea
    - 11:36: Ixpizio aurrea (424 km): Azpeitiko Urola ikastola
    - Elurra taberna (Errebalean): Lagun Onak Mendizale Bazkuna
    - Prat kafetegia (Arana): Habea eta Orkatz
    - Esklabak: Ikasberri Azpeitiko Ikastola
    - 11:42: Izarra aurrean (Loiolara bidean) (425 km): Ikasberri.
    - Ikasberri Ikastola parean: Gestorak
    - Loiolako bidegurutzea: Iraurgi
    - Renault parean (Loiolan): Txolarte
    - 11:49: Diego Garciaren estatua parean (426 km): Gazte Mugimendua.
    - Munategi: Egunkariaren aldeko herri batzordea.
    - 70. Seinalea: Azkoitia