Gipuzkoako AuB-k 1.200 sinadura behar ditu Urolan

AuB 2003ko api. 3a, 14:04

Agertu diren informazioak gezurtatuz AuB-k batzar nagusietara aurkezteko sinadura bilketa martxan jarri du. Azpeitian, udal idazkaritzan izango da aukera goizeko 09:00etatik 14:30era.

Autodeterminaziorako Bilguneak (AuB) batzar nagusietarako hauteskundeetan aurkeztu ahal izateko sinadura bilketa martxan jarri du Azpeitian ere. Horretarako, 1200 sinadura bildu behar ditu Urolako eskualdean eta Azpeitiarrei dei berezia egiten zaie Azpeitiko udal idazkaritzan, Udaletxean bertan, 09:00etatik 14:30era egiten ari den sinadura bilketan parte har dezaten. Epea apirilaren 15ean amaitzen dela aipatu dute, horregatik, eta bildu behar diren sinadura kopurua ikusirik, mobilizaziorako deia luzatzen die Azpeitiko herritarrei ahalik eta azkarren bildu daitezen beharrezko diren sinadura kopurua.

Bestalde, eta alor ezberdinetan eginiko lanak eta Bilbon asko gara bil gaitezen lemapean burutu ziren nazio topaketetan adosturiko programa oinarriak ezagutaraztearren, AuB web orria martxan dela ere informatu gaituzte. Horretaz gain AuB-ko partaideak, azken berriak eta aurreikusita dauden deialdien berri ere ematen omen du web orri horretan. Bukatzeko AuB-tik esan zaigu igande honetan, apirilak 6, 11:30ean Oreretako Niessen kultur aretoan aurkeztuko direla Gipuzkorako konpromisoak eta zerrendak.