Honen aterpea? Zurea!

Caritas 2003ko api. 2a, 13:04

Caritas elkarteak etxerik gabekoei laguntzeko kanpaina bat jarriko du abian datorren igandean, apirilaren 6an. Azpeitiko Caritas-ek ere kanpaina honekin bat egin du.

Oker gaude aldatu txipa

Oker gaude aldatu txipa

Sarritan etxerik gabeak beste modura bizi nahi ez duten eskaleak direla pentsatzen dugu. Oker gaude. Kontua da ez dituztela aukera berberak izan. Eta ez dutela inoiz aukerarik izan.

Begiratu zure inguruan

Ez duzu urrutiegira jo beharko errealitate hori ikusteko: abandonoa, aukerarik eza, etsipena eta... baita eskaleak ere...

Zerbait ondo ez doala erakusten duten sintomak baino gehiago dira. Beren bizitzek ez dute norabiderik. Eta kalean bizi dira. Zure kalean bizi dira.

Pertsona asko bizi da horrela

Diru sarrerarik gabe eta lan merkatuan integratzeko zailtasunekin. Gutxieneko hezkuntza lortzeko arazoekin, etxe duinik gabe eta osasun arazoekin. Familiaren babesik gabe eta marjinazio baldintzetan

Honen aterpea? zurea!

Zuk bere bizitza aldarazi zenezake. Etxea lor dezaten. Agian familia bat ere bai.

Zure laguntza erabakigarria da

Zure laguntzari esker gizarteratzeko prozesuak bermatu genitzake:
- Pertsona batentzako astebeteko mantenua - 27€
- Pertsona batentzako astebeteko ostatua - 60€
- Pertsona batentzako lan-aurreko tailerreko prestakuntza (aste bat)- 134€
- Pertsona batentzako gizarteratze etxebizitzako egonaldia (aste bat) - 424€

Caritas elkarteak diruz lagundu nahi duten haientzat Santander Central Hispanon 004946913082316021460 zenbakidun kontua jarri du.