Iraurgi Ikastetxeko 57 langilek ere bat egingo dute gerraren aurkako deialdiarekin

Iraurgi Ikastetxeko Enpresa Batzordea 2003ko mar. 24a, 19:03
Iraurgi Ikastetxeko langileek bozketa burutu dute martxoaren 25eko ordubeteko lanuztearekin bat egin edo ez erabakitzeko, eta bozketan parte hartu duen gehiengo handiaren babesarekin baietza nagusitu da.
Martxoaren 25a egun berezia izango da Iraurgi Ikastetxean. Izan ere, goizeko 11:30etatik 12:30ak bitartean lan egiteari utziko diote Iraurgi Ikastetxeko lau zentroetako berrogeita hamar langilek baino gehiagok.
Enpresa batzordeak,eguerdian udaletxe aurrean egingo den kontzentrazioan parte hartzeko bere indarrak gehitu nahi ditu "GERRARI EZ!" aldarrikapena ozen entzun dadin.