Ikasberriko ikasleak presoen alde baraualdian

Presoen Aldeko Ikasleak 2003ko mar. 23a, 22:03

Ikasberri ikastolako hainbat ikasle (20-25 inguru) baraualdia egiten ari dira, euskal preso politikoak jasaten ari diren egoera larria salatzeko eta beraien eskubideak errespetatu daitezela eskatzeko.

Baraualdia astelehenetik asteazkenera luzatuko da eta martxoaren 24tik 29ra antolatuta dagoen mobilizazio astearen barruan kokatzen dute. Aste honetarako ikasleek hainbat ekimen antolatu dituzte, tartean, hitzaldi bat. Hitzaldia asteartean 20:30ean Ikasberri Ikastolan izango da eta preso ohi bat izango da hizlaria. Beraz, guztiok gonbidatuta zaudete hitzaldira etortzeko.