Ikasberriko ikasleak Uztarriako egoitzan izan dira

DBHO-1eko ikasberriko ikasleak 2003ko mar. 14a, 12:03

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako DBHO-1eko ikasleak Uztarrian izan dira aldizkaria eta webgunearen funtzionamendua ikusi asmoz.

Ikasleak informatikako ikastarotik etorri dira, bertan ikasten ari diren Quark X Press programaren erabilpena aldizkarietan nola egiten den ikusteko. Eta bide batez, uztarria.com webgunearen funtzionamedua eta erabilpenak ikusi dituzte.

Ikasleek Uztarrian jasotako azalpenetaz esan dute : "oso interesgarria izan da. Gauza berri ugari ikasteko aukera izan dugu. Eta bai aldizkaria eta bai web orria nola egiten diren ikusi dugu".