Azpeitiarrek ere bat egin dute Egunkariaren aldeko elkartasun egunarekin

Uztarria.eus 2003ko mar. 13a, 16:03
Egunkaria aurrera!

Kontseilua eta Egunkariako langileen deialdiari hainbat azpeitiarrek erantzun dio, eta lanuzteak eta elkarretaratzeak izan dira herriko gune ezberdinetan. Gaur arratsalderako ere elkarretaratzeko deia egin da. Elkarretaratzea Enparantza Nagusian 20:00etan izango da. Goizeko ekitaldiak argazkitan bildu ditugu albiste honetan.