Euskaldun Egunkarian Guardia Zibila sartu da eta hainbat lagun atxilotu ditu

Uztarria.eus 2003ko ots. 20a, 10:02
Martxelo Otamendi atzo Azpeitian izan zen hitzaldian

Gaur goizaldean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkariaren egoitza nagusiak eta hego Euskal Herriko hiriburuetako egoitzak hartu ditu. Bederatzi lagun atxilotu ditu, tartean, Martxelo Otamendi Egunkariako zuzendaria. Atzo, Martxelo Otamendi Azpeitian izan zen Baite Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldia ematen, euskal prentsaren inguruan jardun zen Martxelo.

Euskaldunon Egunkaria hartu du Guardia Zibilak gaur goizaldean eta bederatzi lagun atxilotu dituzte. Uneotan, Egunkariako Andoaingo egoitza nagusian dago Guardia Zibila miaketak egiten. Eta dagoeneko hiriburuetako egoitzak itxi egin dituzte.

Martxelo Otamendi, Euskaldunon Egunkariako zuzendaria, atzo, Azpeitiko Baite Euskara Elkarteak antolatutako hitzaldia ematen izan zen Azpeitian, Aitonenan. Euskal prentsaren inguruan aritu zen. Eta gaur goizaldean atxilotu egin du Guardia Zibilak.

Martxeloz gain, beste hauek atxilotu dituzte:

  • Joan Mari Torrealdai: Jakin aldizkariko zuzendaria eta Euskaldunon Egunkariko administrazio kontseiluko lehendakaria.
  • IƱaki Uria: Egunkariako kontseilari ordezkaria.
  • Fermin Lazkano: jerente izandakoa.
  • Xabier Oleaga: zuzendariorde izana eta Ikastolen Elkarteko komunikazio arduraduna.
  • Pello Zubiria: zuzendari izandakoa eta Argia aldizkariko kazetaria.
  • Txema Auzmendi: Herri Irratiko zuzendariordea.
  • Luis Goia: bazkide sortzaile izandakoa.
  • Xabier Alegria.

Miaketak, Egunkariaren egoitzaz gain, Ikastolen Elkartearen egoitzan (Donostian) eta atxilotuen etxe partikularretan ere izan dira.

Argazkian Martxelo Otamendi atzoko hitzaldian.

Azken orduko informazioa Sustatun