Patxi Altunari buruzko liburuxka biografikoa dagoeneko salgai da

uztarria@uztarria.com 2003ko ots. 10a, 16:02
Liburuaren aurkezpenak komunikabideetan izan du ohiartzuna

Larunbatean aurkeztu zen Patxi Altuna euskaltzain eta jesulagunaren biografia. Eta gaur arratsaldetik aurrera 7 eurotan salgai da herriko taberna eta dendetan.

Uztarria Kultur Koordinadoraren laugarren liburuxka biografikoa larunbatean aurkeztu zen. Patxi Altuna, euskaltzain oso eta jesulagunaren liburuxka biografikoaren aurkezpenak izan du ohiartzunik komunikabideetan, Euskaldunon Egunkaria kasu. Atzoko zenbakian aurkezpenaren berri zekarren, baita Patxi Altunari egindako elkarrizketa ere. Irakurtzeko egizu klik hemen .

Bazkideek dagoeneko etxean behar lukete liburua, hala ez bada egun gutxi barru jasoko dute. Gainontzekoek liburua erosteko aukera dute zazpi eurotan ondorengo leku hauetan: Lagun Onak Mendi Bazkunan, Zuhatzen, Pastorkuan, Martinez dendan, Eklipse dendan, Belaetxe dendan eta Uztarrian bertan (943 15 0358 telefono zenbakira deituz).

Argazkietan aurkezpeneko bi une. 1- Mahaian Josu Azpillaga, Uztarria Kultur Koordinadorako kidea; Josune Etxeberria, liburuaren egilea; Patxi Altuna bera; Miren Azkarate, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu eta irakaskuntzan eta euskaltzaindian Patxiren lankidea eta Mikel Arregi, Baite Euskara Elkarteko kidea. 2- Aitonena aretoa jendez beteta. Bertan ziren Jean Haritxelhar, Patxi Goenaga, Joxe Mari Iriondo eta Patxiren senitarteko, lagun eta herritarrak.