Ikaspilotaren VIII. Pilota Topaketak Azpeitian

Ikaspilota 2003ko urt. 27a, 11:01

Azpeitian ospatuko den VIII. pilota topaketa hau, otsailaren 11an izango da Izarraitz, Betharran eta Frontoi Txiki pilotalekuetan.

Esan bezala, otsailaren 11an ospatuko litzateke pilota topaketa. Topaketa 9:30ean hasi eta 12:30ean bukatuko da, eta Azpeitiko Ikasberri eta Karmelo Etxegarai; Errezilgo San Martin eta Azkoitiako Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeek hartuko dute parte.

Lehenengo ordu t'erdian aipatutako hiru pilotalekuetan banaturik egongo dira haurrak. Baina azken ordu betean haur guztiak Izarraitz pilotalekuan elkartuko dira.

Topaketa hauen helburuak, pilota sustatzeaz gain, haurren elkar ezagutza eta elkartasuna bultzatzea dira, Euskeraren erabilera ahaztu gabe noski.