Gorka Azkune azpeitiarrak jaso du Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia

Uztarria.eus 2003ko urt. 17a, 21:01

Gaur jaso du Gorka Azkune azpeitiarrak Caf-Elhuyar Zientzia Dibulgaziorako gazteen sari berezia Naturaren seme eskutuak lanagatik. Sari berezi hau 25 urte azpiko gazteentzat da, eta 300€ko diru saria eskuratu du Gorkak.

Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxean jaso du saria Gorka Azkunek. Espazioko zulo beltzak ditu aztergai Naturaren seme eskutuak lanean Gorkak, eta 25 urtetik beherakoen artikulu onenaren saria jaso du bere idazlanarekin.

Gorka Azkune ez da arrotza Caf-Elhuyar sarietan. Iaz bigarren saria eskuratu zuen ...Eta honetan sokak agertu ziren lanarekin

Beasaingo CAF enpresak eta Elhuyar Kultur Elkarteak eraginda sortu ziren CAF-Elhuyar Sariak 1994an. Zientzia-gaien dibulgazioa, eta idazle berriak, bereziki, sustatzeko asmoz.