69koen bazkaria

69ko belaunaldikoak 2003ko urt. 13a, 18:01
Bazkaria urtero egiteko asmoa dugu, eta jendea bazkaritarako animatu nahi da

Abenduaren 14ean, iaz, 69ko belaunaldikoek bazkaria egin zuten Pastorkuanean. 22 lagun bildu ziren bertara. Ez da kopuru makala! antolatzaileok behar den bezalako deialdirik ez baigenuen egin.

Pastorkuanean bildutako lagunek aspaldiko kontuak gogoratu eta oraingoak kontatzeko parada izan genuen. Bazkaria lasaia izan zen, baina parrandarako aukera ere izan zen ondoren.

69ko belaunaldikoek urtero antolatzeko asmoa dugu bazkaria, eta datorren urterako deialdi zabalagoa egitekotan gara honela ahal den jende gehiena biltzeko.

Argazkian lehengoan bazkaritara bildutako lagunak.