Azpeitiko Udal Liburutegiaren ordutegia

Mirari Echaniz 2003ko urt. 13a, 12:01

Eskutitz honen bidez nire ustez Azpeitiko herriak duen arazotxo bat azaldu nahi nuke, Azpeitiko Udal liburutegiaren ordutegia.

Norbaitek azal al dezake, irakurri, ikasi edo ordenagailuak erabili ohi diren udal zerbitzu batek nola izan dezakeen horrelado ordutegi bat!?

Astean zehar duen ordutegiaz ez naiz kexatzen, baina Aste Santu, Gabon eta Udako oporretan (lehenengo bietan arratsaldez itxita eta abuztu osoa itxita)...

Ikasle asko dago egun horietan ikasi beharra izaten duena eta liburutegia behar duena. Baina non ikasiko du, egun horietan itxita badago?

Badakigu baita ere, bertako langileek oporrak izateko eskubidea dutela, baila denak batera!!?

Jende asko egongo litzateke prest egun horietan lan egiteko, horrela denok egongo ginateke gustora bai bertako langileak, oporrak dituztelado, bai langabezian daudenak, lana dutelako eta baita udal zerbitzu hori behar dutenak, liburutegia beraien esku dagoelako.

Arrazoi horregatik egiten diet deialdi hau udal zerbitzu honen arduradunei, ez diezaigutela uka egun horietan ikasi edo irakurtzea, gero eta gutxiago irakurtzen den garai honetan.