Korrika 13 badator!!!

Olatz Aranguren Juaristi 2003ko urt. 10a, 13:01

Bi urtean behin egiten den lez, aurtengoan ere badator KORRIKA. Hori dela eta antolaketarako beharrezkoa den herri batzordea sortzeko lehen bilera deitzeko asmotan gatoz. Bilera abenduaren 17an, ostiralean, arratsaldeko 7etan egingo dugu AEK Mikelts euskaltegian.

Bi urtean behin egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia badator berriro gure herrira. Hori dela eta, jakin badakizue, KORRIKAri harrera ona egiteko aurrez prestaketa lanak beharrezkoak izaten direla.

Beraz, bi urtero bezala herriko KORRIKA batzordeak eratzera goaz. Zahar eta gazte, gizon eta emakume, denon artean egingo dugu euskararen aldeko lasterketa.

Besterik gabe, KORRIKA batzordeko sorrerara gonbitea luzatzen dizuegu. Lehen bilera, datorren ostirala 17, arratsaldeko 7etan egingo dugu AEK Mikelts euskaltegian.

Guztion partehartzea beharrezkoa da.