Josu Bereziartua mendizalea larunbatean abiatuko da Broad Peak-era

Uztarria.com 2003ko urt. 9a, 20:01
Martxoaren lehen astean tontorrerako saiakera egingo dute

Josu Bereziartua beste lau mendizaleren laguntzaz Broad Peak (8.047m) gailurrera igotzen saiatuko da. Espedizioa "Al filo de lo imposible" telebista saioak antolatu du eta dena ongi ateraz gero, martxoaren lehen astean saiatuko dira gailurrerako bidea egiten.

Gaur Gasteizen aurkeztu dute espedizioa eta jakin denez, espedizioa bost kidez osaturik egongo da; Juan Vallejo, Mikel Zabalza, Ferran Latorre, Silvio Mondinelli italiarra eta Josu Bereziartua azpeitiarra. Larunbatean Pakistan aldera abiatuko dira bost espediziokideak. Negua izaki, haize handiak eta tenperatura baxuak espero dituzte, 40 gradu zero azpitik esaterako.

Argazkian Josu Bereziartua, Everesteko tontorrean, orain hamar urte.