Goxube taldea finalean izango da Bertso Parranda 2002an

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2002-12-16 14:12

Ostiralean, abenduaren 13an, Zestoako Uztapide tabernan, Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatutako Bertso Parranda 2002ko lehen finalaurrekoa izan zen. Bi talde aritu ziren bertan: Beti Gazte eta Goxube. Goxube taldeak egin zuen aurrera, ondorioz finalean izango da.

Bertso Parranda 2002  Argazki originala

Uztapide taberna ere jendez gainezka zegoen pasa den abenduaren 13an. Beti Gazte eta Goxube taldeen artean izan zen lehen final aurreko bertso saioa. Aurkezle, berriz, Margari Izagirre zestoarra aritu zen eta epaile lanetan Jokin Uranga eta Leire Ostolaza bertsolari gazteak. Finalerako txartela Goxube taldeak lortu zuen: Gorka Olalde, Beñat Lizaso eta Xubi-k osatutako taldeak.

Bigarren finalaurrea datorren ostiralean, abenduaren 20an,izango da Azkoitiko Etxe Aitz tabernan. Han lehian arituko diren taldeak Behetarrak eta Erreka izango dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa