104 kiloko burdinarekin Urko mendira igotzeko saiakera

Uztarria.com 2002ko abe. 13a, 12:12
Inaxio Arregi azpeitiarra Eibarko geltokitik aterako da goizeko 09:00etanUztarria.com

Igande honetan Inaxio Arregik marka bat ontzeko saiakera egingo du Eibarren. 104 kiloko burdina bizkarrean hartu eta 793 metro dituen Urko mendira igotzen saiatuko da. Herriko tren geltokitik aterako da goizeko 09:00etan eta mendiaren gailurreraino dauden lau kilometro eta erdi igo beharko ditu.

Orain urte batzuk, 1939an hain zuzen, Juan Zuloagak eibartarrak lortu zuen burdinazko piezarekin mendia igotzea, hiru ordu eta erdian burutu zuen lana. Igandean, Inaxio Arregi hiru orduz azpitik egiten saiatuko da.

Alboko argazkian Inaxio Arregi. Euskaldunon Egunkariak utzitako argazkia.