Xoxoteko aterbeko zaindari postua betetzeko deia egin du Lagun Onak Mendi Bazkunak

Lagun Onak Mendi Bazkuna 2002ko abe. 6a, 17:12

Izarraitzen kokatutako Xoxoteko aterbearen eraberritze lanak bukatzear daudela eta, bertako zaindari postua betetzeko deialdia zabalduko du Lagun Onak Mendi Bazkunak.

Xoxoteko aterberako zaindari posturako eskakizunak egiteko epea abenduaren 9an (astelehena) irekiko da eta urtarrilaren 15a arte irekita izango da. Zaindari postua betetzeko Lagun Onak Mendi Bazkunak honakoa eskatzen du: euskara menperatzea eta Elikagaiak erabiltzeko agiria izatea. Postua betetzeko gainera, honako ezaugarriak baloratuko ditu: Ostalaritza/sukaldaritzan ezagupenak edukitzea, mendian eskarmentua izatea eta antzeko lanetan esperientzia izatea.

Eskakizunak aurretik aipatutako epearen barruan, Azpeitiko 301 posta kutxara bidali beharko dira. Eskakizunean gehitu beharreko datuak, berriz, honakoak dira: curriculum-a, egungo argazki bat eta elikagaiak erabiltzeko agiriaren kopia bat.

Xoxoteko aterbearen zaindari postua betetzeko deialdiaren inguruan informazio gehiago jasotzeko honako telefono zenbakira deitu beharko da: 679 337195