Abenduko Uztarria herri aldizkaria kalean da

Uztarria.eus 2002ko abe. 5a, 20:12

Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren zenbaki berri bat banatu da herriko harpidedun eta bazkideen buzoietara. Jadanik, alea oso-osorik irakurri dezakezu webgune honetan, eta nahi izatera, aldizkaria jasotzeko harpidedun edota bazkide ere egin zintezke.

Landu diren gai nagusiak honako hauek izan dira:

  • Oraindik ere idazten dut apurtxo bat . Enrike Zurutuzak 50 urtean bizibide albaitaritza izan du. Eta albaitaritzako testu zientifikoak idazten hasi eta literaturan ere mugildu izan da.
  • Uztarriak eta udalak akordioa lortu dute. Berandu bada ere, Uztarriak azkenerako 2002rako eskatutako udal diru laguntzak jasoko ditu, bi parteek akordioa lortu berri dutelako.
  • Urte bat, bi istant. 2001, azaroan mendi istripuz Pumorin hil ziren Beñat Arrue azpeitiarrari eta Iñaki Aiertza aizarnazabaldarrari omenaldia egin zitzaien. Aurten Annapurnako eta Everesteko trekking-ak egin dituzte zenbait azpeitiarrek. Tartean, iaz Pumorin gelditu zirenen senideak eta lagunak.
  • Pako Aristi, Fernando Morillo, Leire Ostolaza, Mikel Arregi eta abarren iritziak.
  • Etab.

Bazkidetza edo harpidetza

Gogoratu, bestalde, aldizkaria jasotzeko harpidedun egin daitekeela webgune honetan bertan, lotura honetan klik eginez gero. Aldizkaria jasotzeaz batera Uztarriaren komunikazio proiektua lagundu nahi baduzu, bazkide egiteko aukera ere badaukazu. Hala eginez gero, Uztarriak argitaratzen dituen liburuxka biografikoak ere etxean jasoko dituzu doan.