Drogen kontsumo kezkagarria

Jokin Zabaleta Etxaniz 2002ko abe. 4a, 22:12

Azpeitian, beste leku askotan bezala, drogak asko kontsumitzen dira. Agintariak egoera honen erantzuleak dira nire ustez, neurririk ez baidute hartzen.

Daukagun egoera ez da lasai egotekoa, 13-14 urterekin herriko gazteak drogak kontsumitzen hasten baitira. Drogak lortzea gure herrian oso erraza da trapitxero mordoa dagoelako, eta trapitxero-ak ez dira pertsona baztertu eta arraroak, gizartean erabat integratuta dauden pertsona zintzo itxurakoak baizik. Agintariak guzti honen arduradun dira ez baidute drogei buruzko informaziorik banatzen, droga saltzaileen aurkako neurririk hartzen,...Zergaitik ote da hau? Komeni ote zaie gazteok sofan kolokatuta egotea dauzkagun arazoez arduratuta egon beharrean? Azpeitian zenbat trapitxero atxilotu dira azkenengo urteetan? Nik dakidala bat bera ere ez eta ez nator bat errepresioarekin drogen arazoa konponduko dela uste dutenekin. Herritarrak informatu egin behar dira eta cannabis-a gutxienez legalizatu. Honek hainbat ondorio positibo ekarriko lituzke: 15 urteko jendea droga saltzearen mafia-ra ez sartzea, kontsumitzaileek gutxienez kalitatzeko drogak kontsumitzea,... eta ez dut uste honek cannabisaren kontsumoa igoko lukeenik.

Besterik gabe, herritarrok dugun egoera larriaz pixkat jabetzea nahiko nuke eta honen aurrean gure iritziak, aportazioak trukatzea.