Nafarroa: Euskal Herria berreraikitzeko ardatza

Udalbiltza 2002ko abe. 3a, 16:12

Gaur, abenduaren 3a, Nafarroako Eguna dela eta, Udalbiltzak Nafarroako ikurra udaletxean jartzea, eta herritarrek parte hartuko luketen ekitaldiren bat egite eskatu dio Azpeitiko Udalari. Helburua gure nazio identitate aldarrikatzea da, nafar estatu izan ginela oroituz eta nafartasun hori abenduaren 3an Euskal Herri osoan ospatzeko. Udalak ez dio eskariari erantzun.

Euskal Herriaren identitate politikoak inoiz ezagutu duen adierazpen gorona Nafarroako Erresuma izanik, bereziki larria da espainiar estatuko agintariek egun honetan egin ohi duten Nafarroa eta nafar ikurren erabilpen interesatua, baita urteetan Nafarroak pairatu duen eta egun ere jasaten duen eraso etengabea.

Kontuak horrela, Udalbiltzak abenduaren 3an, Nafarroaren Eguna, gure identitate politikoaren berrosatu eta gure berreraikitzerako eskubidearen aldeko aldarria eginen du. Hau dela eta, Euskal Herriko, hots Nafarroa Osoko hautetsiei eta herritarrei dei egiten dizuegu, abenduaren 3an, ospakizun xume bat zuen herrietan egiteko eta udalean Nafarroako ikurra jartzeko. Azpeitiko hautetsiek eskaria egin zuten udalean eta ez dute erantzunik jaso.

Udalbiltzak garbi adierazi nahi du, Euskal Herria osatzen duen hizkuntz, kultur eta gizarte errealitateak bat egiten duela Nafarroa izenez mendeetan ezagututako identitate politikoarekin. Euskal Herriaren berregituratze politikoa Nafarroa da erreferentzia. Nafarroa da kultur, hizkuntz eta gizarte arlo guztietan berreraikuntzaren ardatza.